Elhuyar - Zientzia
2013/6/19
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Teknologia

Ogia, borragoma aproposa

2004/01/28 Elhuyar

Otordu guztietan mahaian egoten den jakiarekin, hau da, ogiarekin, ez dakizula zer egin? Hara, ondorengo esperimentu sinple eta erraz hau.

Esperimentua egiteko ogi-xerra bat, arkatza eta papera behar dituzu.

Arkatzarekin egin itzazu bizpahiru zirriborro paperean. Ondoren, ogi-mami puska bat hartu eta igurtzi gogor paperean egindako zirriborro horien gainean. Erraza, ezta?

Zer gertatzen da? Ogiak borragoma gisa jokatzen du, eta papera zuri uzten du.

Zergatik?

Ogiak, beste proteina batzuen artean, gluten proteina du. Eta proteina hori likatsua da. Ogi-mamiarekin zirriborroen gainean igurztean, proteina likatsu horrek berekin eramaten ditu paperean erantsitako marka edo beltzuneak.

Zientzialari askok glutena erabiltzen dute hainbat gauza garbitzeko. Baina zein dira gauza horiek? Ogiaren proteina likatsuak erraz ezabatu ditu arkatz-markak, baina edozer garbitzeko edo ezabatzeko gai al da?

Egin ezazu proba! Zikindu papera lurrarekin, olioarekin edo mermeladarekin. Ondoren, ogi-mamiarekin egin proba, ea zikingune horiek guztiak desagertzen diren.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com