Elhuyar - Zientzia
2017/3/29
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak /

Birusak bizidunak dira?

2008/01/08 

Birusak bizidunak dira? Adibidez, hotzeria edo katarroa eragiten digun birusa biziduna da?

Galdera horri erantzun ahal izateko, jakin beharko dugu zer den bizidun izatea; ez duzue uste? Bada, biziduntzat jo ahal izateko, hiru ezaugarri nagusi izan behar ditu izaki batek.

Batetik, materia organikozko osagaiak izan behar ditu; besteak beste, geneak —dakizuenez, bizitzeko beharrezkoak diren osagaiak egiteko informazioa dago geneetan—. Bestetik, bere kabuz bizitzeko gai izan behar du bizidunak; hau da, beharrezko energia eskuratzeko eta horrekin hazteko gai izan behar du. Eta, azkenik, ugaltzeko gai izan behar du, eta bere antzekoak diren ondorengoak izan behar ditu.

birusa

Birusek hiru osagai horietako bat falta dute; badakizue zein den? Bada, geneak bai, badituzte. Hain zuzen ere, ia gene-multzo bat baino ez dira birusak: geneak eta horiek babesten dituen estalki bat. Ugaltzeko gai ere badira; ingurune egokian daudenean ondorengo ugari izaten dituzte. Baina ez dira gai beren kabuz bizitzeko! Hortxe dute akatsa! Nahitaez, beste bizidun batzuen bizkar bizi dira.

Ostalari bati eraso egiten diotenean, haren zeluletan aldaketak eragiten dituzte, eta zelulak beren mesedetan lanean jartzen dituzte. Nolabait, zelulek ahaztu egiten dute berezko lana zein duten, eta birusen osagaiak ekoizten hasten dira.

Ostalaritik ateratzen direnean, berriz, egoera bizigabe batera iragaten dira. Estalkiaren barruan geneak babestuta daude, eta denbora luzea eman dezakete horrela, hurrengo ostalariari eraso noiz egingo zain.

Beraz, bizidunak izateko muga-mugan daude, baina ez, ezin dugu esan birusak bizidunak direnik!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com