Elhuyar - Zientzia
2013/5/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak /

Txanponak katiluaren hondoan

2008/08/06 

Esperimentu honetan ikusiko dugu argi-izpia kurbatu egiten dela airetik uretara pasatzean, hau da, norabidea aldatzen duela. Horretarako, botila bat, katilu opaku bat, 10 zentimoko txanpon bat eta ore apur bat behar ditugu.orezko bisore bat egiten
Lehenengo, orezko bisore bat egingo dugu. Pieza luze samarra egitea komeni da, 3 bat zentimetrokoa, eta botilaren tapan erantsiko dugu. Ondoren, zulotxo bat egin piezaren erdian.
Katiluaren hondoan txanpona jarriko dugu, ore-bolatxo batekin itsatsita.
Segidan, katilua botilaren albo-alboan jarri. Zer distantziatara? Hori jakiteko, orezko bisoretik begiratuko dugu. Hasieran, katilua oso hurbil dagoenez, hondoan txanpona ikusiko dugu. Hurbilegi jarri dugula esan nahi du. Beraz, katilua pixkanaka urrundu; hain justu, katiluaren ertzak txanpona ikustea eragozten digun arte.
Orain, egoera hau da: botilaren tapoi gainean jarritako bisoretik begiratzean ez dugu txanpona ikusiko.
Ondoren, katilua urez bete eta... hara! zulotik berriz begiratzean txanpona oso ondo ikusten dela konturatuko gara.


Zer gertatzen da?zulotik begiratzen
Katilua hutsa dagoela, argia zuzen-zuzen doa zulotik katilura, eta katiluaren ertzak ez digu txanpona ikusten uzten.
Katilua urez betetzean, ordea, argia errefraktatu egiten da, hau da, norabidea aldatzen du. Ondorioz, primeran ikusten dugu hondoa, eta baita txanpona ere.
Esperimentuaren inguruan kontu polit bat sortuz gero, magia-truku gisa aurkez genezake lagunen aurrean, eta esan: 'ba al dakizue urak hondoko txanpona agerraraz dezakeela?'


Ea arrakastarik baduzuen esperimentuarekin!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com