Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/9
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Lurraren zientziak

Hotz handiegiarekin, elurrik ez?

2008/12/10 Aitziber Lasa

 

Badakigu elurra egiteko eguraldi hotza behar dela, baina zergatik esaten da, orduan, "ezin du elurrik egin, hotz handiegia egiten du eta"?
Elurra egiteko, eguraldiak hotza behar du, zalantzarik gabe. Baina, horrez gain, eguratsak elurra eragiteko adinako hezetasuna ere behar du, eta eguratsak, zenbat eta hotzago egon, hainbat eta hezetasun gutxiago du.
larrea elurtutaLurrazaletik gorantz egin ahala airea hoztu egiten da, eta, ondorioz, hezetasuna galdu egiten du. Hezetasun hori hodeiak osatuz biltzen da, eta hodeietako tanta txiki-txikiak elkartzean euria sortzen da. Hotz handia egiten badu, ordea, tanta txiki-txiki horiek izoztu egiten dira: zero gradu inguruko tenperaturan izotz-kristalak elkartu eta elur-malutak sortzen dira.
Hotza handiegia denean, ordea, kristaltxoak elkartzea zailagoa, da eta elur-malutak ez baizik pinportatxoak erortzen direla esan beharko genuke. Tenperatura asko jaisten denean, eguratsak oso erraz askatzen du hezetasuna, baita hezetasun gutxi badu ere.
Horregatik, nahiz eta hodeiak oso erraz sortzen diren, oso hezetasun gutxikoak izanik, zailagoa da prezipitazioak sortzea. Tenperatura -20 ºC ingurura jaisten denean, ia ezinezkoa da elurra egitea.
Beraz, zenbat eta hotzago, hainbat eta maluta txikiagoak egiten ditu, eta -20 ºC-ko tenperaturan ez da malutarik sortzen.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com