Elhuyar - Zientzia
2013/5/20
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Kimika

Proteinak desnaturalizatzen

2009/01/08 Aitziber Lasa

 

Arrautza baten zuringoaren proteinekin arituko gara, eta azalduko dugu zer dela eta bihurtzen den zuri eta solido gordinik dagoenean garden eta likatsu den hori. Beroak, gatzak edo agente kimikoek eragin dezakete aldaketa, eta proteinen desnaturalizazio deritzo prozesuari. Baina afaria prestatzen dugun hainbat eta hainbatetan eragiten dugu, jakin barik! Oraingoan, beste era batera eragingo dugu prozesua.Edalontzia arrautza eta alkohola

Behar dituzu:


Arrautza bat
Alkohola daukan ontzi bat


Esperimentua:

Bota ezazu arrautzaren zuringoa alkohola daukan ontzira. Estal ezazu ontzia eta itxaron ordu erdiz.

Denbora pasatu ahala, behatu zer gertatzen den ontziaren barruan.

Estali ontzia eta utzi horrela hurrengo egunera arte.


proteinen desnaturalizazioaZer gertatu da?

Arrautzaren zuringoan dauden proteina-kateak kiribilduta daude, esfera txiki modukoak osatuz. Proteina globular deritze. Arrautza frijitzean nahiz egostean, beroak eraginda, proteina-kateak zabaldu egiten dira, eta kateen arteko loturak sortzen dira. Orduan, zuringoaren egitura aldatzen da, eta likido likatsu hori izatetik, ezagutzen dugun solido zuri hori sortzen da. Koagulatu egiten da.

Azaldutako prozesuari desnaturalizazio deritzo, proteinen desnaturalizazioa, eta modu askotan eragin daiteke prozesua: berotuz (egosi nahiz frijitu), irabiatuz, gai kimikoen bidez (alkohola, gatza, azetona).

Antzeko zerbait egin zenezake, beraz, alkoholaren ordez gatza erabiliz.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com