Lapikoan / Esperimentuak / Lurraren zientziak
Uretan fresko-fresko
2009/08/07 Arantxa Txintxurreta

Udako egun bero batean, zergatik dago ura hondarra baino freskoagoa?
Eguzki-argiak askoz azkarrago berotzen duelako lurra ura baino. Eta esperimentu batez froga dezakezu hori:
Tamaina bereko bi edalontzi eta bi termometro behar dituzu. Bete edalontzietako bat urez, eta bestea lurrez. Sartu 10 minutuz izozkailuan. Neurtu biei tenperatura eta entseguen koadernoan idatzi, ez ahazteko.
Orain, utzi bi ontziak eguzkitan 15 minutuz, eta tenperaturak neurtu.
Egia da lurra lehenago berotu dela ura baino?
Gainera, egunean zehar urak pilatutako beroa astiroago galtzen da lehorrekoa baino, eta horregatik egoten da ura goxo-goxo ilunabarretan.
BA AL ZENEKIEN? Tenperatura-desberdintasun horiek eragina dute eguraldian!