Lapikoan / Esperimentuak /
Deskonposatzaileak
2009/09/09 Arantxa Txintxurreta
Behar duguna:
Eskularru finak 



Pintzak
Makila bat
Kaka-plasta bat. Kaka etxera ekarri beharrean, larrera joango gara haren bila!
Behiak non, gorotza han. Eta gorotza non, euliak han. Baina euliak bakarrik ez, animalia gehiago aurkituko duzu kaketan.
Zer egin:
Aukeratu itxura ederreko plasta bat: huraxe aztertuko duzu. Eskularruak ipinita dituzula, eta makila batez lagunduta, gorotza zabaldu. Zer egiten dute horiek hor? Zomorro horiek guztiak behiak utzitako gorotza jaten ari dira, euliak bezalaxe.
Begiz ikusten ez diren bizidunak ere badaude kaka-plasta horretan, onddoak eta
bakterioak.
Guztien artean gorotza geroz eta txikiagoa egingo dute, eta, denborarekin, plasta ez dugu ikusi ere egingo.
Baina, ikusi ez arren, ez da desagertu: behi-kaka lur bihurtu da orain, belarra hazteko beharrezkoa den lur. Eta belar hori behiak jango du, eta soberan duena kaka-plasta modura botako du. Eta berriz ere lur bihurtuko da; eta landareak haziko dira; eta...
Kaka zer den badakigu orain, baina, zikina da? Esperimentu hau egin beharrik ez daukazu, baina galderari erantzun: galtza gorotz pixka batez igurtziz gero, zikinduko zinateke?