Lapikoan / Esperimentuak / Kimika
Esnea jostagarri
2009/11/09 Arantxa Txintxurreta
Behar duzuna:
Baso erdi bat esne
3 koilarakada ozpin 
Kafea iragazteko papera
Esperimentua:
Lehenik eta behin, garbitu ongi eskuak!
Esneari 3 koilarakada ozpin gehitu. Esneak gantz asko baldin badu, hobeto!
Hara zer gertatu den: likido argi batean igerian, forma zuri batzuk ikus daitezke Hori paperezko iragazkitik pasatu, eta likidoa eta "igerilariak" bereiziko dituzu.
Neska-mutil fina bazara ere, har ezazu eskuan solido zuria, ikusiko duzu zer gozamena!
Zer gertatu da esperimentuan?
Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat daProteinek gantza estaltzen dute, eta, gantz-tantek elkarrekin egon nahi badute ere, proteinek ez diete uzten, oso negatiboak direlako; besteetatik urruti egon nahi dute beti.
Baina ozpina oso positiboa da, eta proteinak, hain negatiboa izanik, erakarri egiten du. Negatiboa eta positiboa elkartzen direnean, bakeak egiten dituzte, eta, horrela, gantzak elkartu egin daitezke (koagulatu egiten dira). Esnea galdu egin dela esaten da orduan!!
Artzainek zuk egin duzunaren moduko esperimentua egiten dute gazta egiteko, baina haiek ez dute ozpina erabiltzen. Artzainek gatzagia erabiltzen dute.