Elhuyar - Zientzia
2013/6/20
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Astronomia, astrofisika eta espazioa

Ilargia, gure satelite arraro hori

2010/04/16 Lucía Álvarez

 Ilargia

Duela 4.500 milioi urte, Marteren tamainako gorputz batek Lurra jo zuen, eta askatu ziren pusketetatik sortu zen Ilargia. Ez zen nolanahiko talka izango! Ez da ohikoena sateliteak planeten pusketetatik sortzea. Egin kontu, gure eguzki-sisteman aurkitu dituzten 165 sateliteetatik, Ilargia da modu horretan garatutako satelite bakarra. Eta, zientzialarien kalkuluen arabera, unibertso osoko planeta-sistemen hamarretik batek baino gutxiagok du era horretan jaiotako sateliteren bat. Behintzat, hori kalkulatzen dute astronomoak.

Ez pentsa, hala ere, hain gutxitan gertatzen den banatze hori bat-bateko kontua denik. Hasieran, talkaren ondorioz askatutako zatiak hondakin moduan geratzen dira planetaren inguruan biraka. Pixkanaka, zati horiek batzen joaten dira, eta satelitea sortzen dute.

Dena den, gutxitan gertatzen da hori. Eta nola jakin dute zientzialariek fenomeno bitxia eta ezohikoa dela? Bada, batetik, lehen aipatu bezala, beste planetek ez dute gurearen moduko ilargirik izaten, eta, gainera, zientzialariek uste dute, horrelakoak ohikoak balira, planeten inguruetan hondakin-hodeiak ikusiko liratekeela. Baina ez dute horrelako asko detektatu. Horregatik uste dute talken ondorioz sortutako sateliteak bitxikeria bat direla unibertsoan.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com