Lapikoan / Esperimentuak / Askotarikoak
Herdoila
2010/04/16 Arantxa Txintxurreta
Bizikleta ondo gorde behar da, kanpoan utziz gero herdoildu egiten da eta; inoiz gertatu zaizu?
Oxigenoa dagoenean (aireak oxigenoa du) metala herdoildu egiten da. Nola garbitu?
Eskuak garbitzeko xaboia erabiltzen dugu, eta arropa garbitzeko detergenteak. Metala garbitzeko, erreakzio kimiko batzuk eragingo ditugu, eta herdoila desagertu egingo da.

BEHAR DUZUNA:
- Baso erdi bat ozpin.
- Herdoildutako txanponak.
- Gatza

ZER EGIN:
Baso erdi bat ozpinetan koilarakada bat gatz bota, eta ondo irabiatu, gatza disolba
dadin. Herdoildutako lau txanpon bota, eta itxaron bost minutuz.
Atera txanponetako bi, eta utzi sukaldeko paper baten gainean, lehortzen.
Beste bi txanponak atera eta, uretatik pasatu ondoren, utzi paperean lehortzen.Itxaron 5 minutu.
ZER GERTATU DA?
Gatz- eta ozpin-nahasturak txanponetako herdoila bigundu eta garbitu egiten du; horregatik egiten dute dir-dir txanponek. Ondoren txanponak urarekin garbitzen ez badira, ordea, gatz- eta ozpin-nahasturak garbitu eta garbitu jarraitzen du, eta txanponak kolore urdin-berdea hartzen du.