Lapikoan / Nola funtzionatzen du / Lurraren zientziak
Zergatik egiten dute ebakia orriek?
2010/04/20 Oihane Lakar
Inoiz gertatu zaizu esku artean duzun orriaren ertzetik atzamarra edo eskua pasatu eta, zast!, orriak zauritxo bat egitea? Ziur naiz baietz!

Badakizu zergatik gertatzen den hori? Bada, jakingo duzunez, papera zuhaitzetatik eta bestelako landareetatik egiten da. Landareek, haien osagaien artean, silize izeneko kristaltxo batzuk dituzte. Kristal horien bitartez, animalia herbiboroetatik babesten dira landareak, besteak beste, gogorrago bihurtzen direlako, edo zauriak eragiten dizkietelako kristaltxoekin.
Papera egin behar dutenean, lehenengo lana landareak txikitzea da, landareekin ore edo pasta bat egitea, alegia. Txikitze horretan, landareak dituen osagai guztiak nahasten dituzte, silizezko kristalak barne.

Hortik papera egiten dutenean, landareak kristaltxo eta guzti erabiltzen dituzte. Eta kristaltxoren bat orriaren ertzean gelditzen baldin bada, eta guk eskua hortik pasatzen baldin badugu, ebakia egiten dugu, halabeharrez!