Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/9
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Fisika

Berotan handi, hotzetan txiki

2010/04/20 Oihane Lakar

Beroa egiten duen egunetan, zure etxea, ohea, autoa, jostailuak... handitzen dira? "Hori galdera tentela" pentsatuko du batek baino gehiagok; "Ez, noski! Bero edo hotz egin, aipatutako horien guztien tamaina beti bera da!".

Hori, ordea, ez da beti gertatzen; gauza batzuk hedatu, handitu egiten dira beroarekin, eta uzkurtu edo txikitu hotzarekin. Adibiderik nahi? Bada, gasa.

Bai, gasa, arnasten dugun hori. Esperimentu erraz batekin frogatuko dugu. Horretarako, botila bat, puxika bat, ur hotzez betetako ontzi bat eta ur beroz betetako beste bat beharko dituzu.

Egin beharrekoa
Lehenik, hartu puxika, sar ezazu botilaren ahoan, eta ziurtatu ez dela gelditzen aireak alde egiteko zirrikiturik.Ondoren, hartu botila eta sartu ur berotan. Ikusi, ikusi nola puzten den puxika! Orain, atera ur berotik botila, eta sartu ur hotzetan; puztutako puxika hustu egin da!

Puxika botilanPuxika ur bertoan puztuPuxika ur hotzetan txikitu

Zer gertatu da?
Ur berotan sartzean, botila berotu egiten da, eta barruan duen gasa ere bai. Gasa, berotzen denean, hedatu egiten da, eta botilak ezin du gas hori hartu. Orduan, botilatik atera eta puxika puzten du atera den aireak.

Ur hotzetan sartzean, berriz, kontrakoa gertatzen da: airea hoztu egiten da, hoztean uzkurtu egiten da, eta botilaren barrura itzultzen da.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com