Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/9
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Biziaren zientziak

Mingainak zaporeentzat dituen txokoak

2010/05/07 Oihane Lakar

DastatzenJaten ditugun elikagaien zaporea ahoan hautematen dugu; mingainean, hain zuzen ere. Ez dut uste hori gauza berria denik inorentzat. Baina ohartu zara zapore gozoa eta gazia, adibidez, ez dituzula mingainaren alde berean hautematen? Egin dezagun esperimentu bat hori frogatzeko.

Behar duzun materiala
Kotoia
Limoi-zukua
Edalontzi bat ur
Azukrea
Gatza
Kafe hutsa

Egin beharrekoaMingainaren marrazkia
Bolatxo bat egin kotoi-puska batekin, busti limoi-zukutan eta igurtzi mingain osoan. Ondoan, mingainaren marrazki bat duzu. Marraztu irudi horretan zer aldetan hauteman duzun limoiaren zapore garratza.
Beste kotoi-puska bat hartu, uretan busti, eta azukretan sartu. Ondoren mingain osoan igurtzi, eta, aurrekoan bezala, adierazi mingainaren zein aldek hautematen duen zapore gozoa.
Behar dituzun kotoi-puska guztiak erabili gatzaren zapore gazia, kafearen zapore mingotsa eta bururatzen zaizkizun beste hainbat gauzaren zaporeak mingainaren zein aldetan hautematen dituzun ikusteko.

Zer gertatu da?
Mingainean, zaporea hautemateaz arduratzen diren milaka dastamen-papila daude, eta mingainaren eremu bakoitzekoek zapore-mota batekin bakarrik erreakzionatzen dute. Zergatik uste duzu, bestela, almendrak edo pipak jaten ari zarenean, irentsi arte ez duzula sumatzen mingotsa zegoena? Mingainaren atze-atzean dagoelako zapore hori hautematen duen eremua!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com