Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/9
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Nola funtzionatzen du / Kimika

Nola funtzionatzen du borragomak?

2010/05/21 Oihane Lakar

Arkatzarekin idazten edo marrazten ari garela akats bat egiten dugunean, zer erraza den gaizki egindakoa ezabatzea, ezta? Borragoma hartu, ezabatu nahi dugunaren gainean igurtzi, eta listo! Inoiz galdetu al diozu zure buruari nola edo zergatik borratzen duten borragomek? Hala bada, hemen duzu erantzuna!

borragoma

Borragoma goma bat da, eta, goma guztiak bezala, molekula-kate luze-luzez osatuta dago. Kate horren pieza guztiak berdin-berdinak dira: isopreno izeneko molekulak. Bata bestearekin estu lotuta dauden milaka eta milaka isoprenok eratzen dute borragoma.

Bada, paperean arkatzez egindako marrazkiaren osagaiak borragomaren isoprenoekin lotzen dira; hau da, borragomatik zintzilik gelditzen dira. Ez al zara inoiz ohartu ezabatzean borragoma belztu egiten dela? Arkatzaren osagaiak zintzilik dituelako gertatzen da hori, arkatzaren osagaiak beltzak dira eta.

Une batetik aurrera ezin izaten dugu gehiagorik borratu, isopreno guztiak arkatzaren osagaiekin lotuta daudelako. Baina belztutako zatia garbitutakoan edo kendutakoan, erabiltzen jarrai dezakegu.

Zerbait ezabatzen ari garenean, gainera, indartsu igurzten dugunez borragoma paperaren kontra, isopreno-katea hautsi egiten dugu. Hautsitako kate horiek dira ezabatzean sortzen diren gomazko txirbilak.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com