Lapikoan / Esperimentuak / Fisika
Ostadarra eskuetan!
2010/06/16 Arantxa Txintxurreta
Ostadarra gure eskuetan izango dugu gaurko esperimentuari esker.
Egun eguzkitsu batean egin behar da!
Horretarako, hauek behar ditugu:
Ontzi bat ur
Ontzia baino txikiagoa den ispilu bat
Paper zuri bat
Zer eta nola egin:
Bete ontzia urez, eta sartu ispilua barruan.
Eguzkiak eman diezaiola ispiluari, eta zuk, bitartean, eutsi tinko paper zuriari, ispiluaren aurrean, irudian agertzen den gisan.
Ostadarraren koloreak ikusiko dituzu zure eskuetan duzun paper zurian!
Azalpena
Argia osatzen duten 7 kolore nagusiak banatu egiten dira ur-tanta zeharkatzean. Ispiluari esker, kolore horiek paperean jaso ditzakegu.
Euria egin ostean, adibidez, airean ur-tantak geratu badira, eta eguzkia ateratzen bada, ostadar zoragarria ikusten ditugu zeruan!