Elhuyar - Zientzia
2013/6/19
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Biziaren zientziak

Pentsamenduak irakurtzeko gai?

2011/08/22 Arantxa Txintxurreta

Ez, oraindik inor ez da gai besteen pentsamenduak irakurtzeko, baina horren antzeko zerbait egingo duen tresna bat asmatu nahian ari dira ikertzaileak.

Ikusle batek une jakin batean zer irudi ikusten dituen asmatzeko bide bat aurkitu du Kaliforniako ikertzaile-talde batek. Eskaner berezi baten bitartez, ikusten ari garen irudia nolakoa den asma dezakete. Oraindik ez da oso zehatza, baina hobetzeko lanean dihardute jo eta ke.

Nola funtzionatzen du eskanerrak?

Objektu bati begira gaudenean, begiek obektuari buruzko informazioa bidaltzen diote burmuinari. Burmuineko zati batzuek informazio hori jasotzen dute. Prozesu horren erantzule neurona deituriko zelulak dira. Gorputzeko edozein zelulak bezalaxe, neuronek oxigenoa behar dute lan egiteko, eta oxigenoa odolak ekartzen die. Hortaz, informazioa jaso duen burmuineko zatiak oxigeno gehiago behar du gainerako zatiek baino. Eta horixe da, hain justu, eskanerrak ikusten duena: burmuineko zein zatik jasotzen duen oxigenoz betetako odol gehiago.

Irudiak nolakoak diren, mota bateko edo besteko informazioa bidaltzen dute zerebrora, eta, han, zati batzuk edo beste batzuk aktibatzen dira. Zer irudik zer gune aktibatzen duen jakinda, ikusten ari garena tomate bat ala arkatz bat den jakin ahalko da noizbait!

Informazioak oso azkar bidaiatzen du batetik bestera, baina bere denbora behar du. Probatu ezazu, ondoko hau eginez: ate-marko baten azpian jarri, eta, besoak zabalik dituzula, bultzatu indar handiz alboetara. Ondoren, atera markoaren azpitik. Zer gertatu da? Indarra egiteari utzi badiozu ere, oraindik uzkurtuta jarraitzen dute muskuluek pixka batean, zerebroak informazio osoa bidaltzen bukatzen duen arte.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com