Lapikoan / Nola funtzionatzen du / Teknologia
Iglua
2011/11/02 Argazkiak: NOAA, Al Giddings, Jack Drafahl, artxiboa


Udan, adarrez eta hostoz egindako txabolak zuhaitzen gainean, eta neguan... igluak! Baina, nola egiten dira?
Benetako igluak elur-adreiluz egiten dira. Elurra konpaktua bada, erraz moztu daiteke zerra batez, eta oso adreilu sendoa lortzen da. Adreiluak biribil bat osatuz eta irudian
azaltzen den moduan kokatuz, lehenengo lerro bat jarriz eta gero beste lerro bat, eta haren gainean beste bat, eta beste bat... Azkenean, igluaren kupula eraikiko duzu.
Kupula horren barruan zulo handi bat izango duzu, elur-adreilu guztiak ateratzean geratu zaizun zuloa. Ondo antolatuz gero, irudikoa bezalako iglu bat izan dezakezu!
Gure artzainek bordak erabiltzen dituzte gauak igarotzeko mendian daudenean, artaldea zaintzen. Berdin-berdin erabiltzen dituzte eskimalek igluak. Iglu-mota horiek txikiak izaten dira, eta ez dute asko irauten. 
Baina badaude beste iglu-mota batzuk luze iraun dezaketenak, eta jende asko gorde dezaketenak. Hainbat gela izan ditzakete, edota tunelek hainbat iglu komunika ditzakete eta txalet-iglu bat osatu.
Animo, hasi lanean, eta ea udaberriko epela baino lehen amaitzen duzuen!