Lapikoan / Esperimentuak / Fisika
Magia freskagarriekin
2011/11/18 Irudiak: Alai Zubimendi
BEHAR DITUZU
- Gasdun edari freskagarri bat (Coca Cola, adibidez)
- Tresna puntadun bat (orratz potolo bat, adibidez)
- Errotulatzaile beltz bat
ZER EGIN

Orratz potolo batez, egin zulo bat lataren albo batean, goiko aldean.
Lata ireki gabe, hasi husten zulotxotik edaria ateraz, baina zeharo hustu gabe! Noiz arte, bada? Pixka bat uzkurtzen den arte. Izan ere, husten joan ahala, lata uzkurtzen joango da, eta itxura traketsa hartuko du. .IRUDIA: horrelako lata bat irudikatu Itxura hori behar duzu ikuslegoari pentsarazteko lata kalean, lurrean, aurkitu duzula.
Eta horixe kontatu lagunei: "Jaun-andreok, lata hauxe aurkitu dut gaur goizean, eskolarako bidean. Baina orain egarri naiz; beraz, edan egingo dut." Disimuluan, estali zulotxoa hatz batez, eta eragin indarrez latari. Berehala hartuko du jatorrizko forma.
Lasai-lasai tapa ireki, eta ikusleen aurrean edan.
TRUKU BAT: lataren estalkitxoa errotulatzaile beltzez margotzen baduzu, irekita dagoela emango du. Margoa hatz batez erraz ezaba daitekeenez, latari eragiten diozun bitartean margoa kendu, eta lata itxita dagoela emango du.
ZER GERTATU DA
Edari freskagarri horrek gas (CO2) asko du, eta, horrelako edariak astintzen ditugunean, gasak likidotik askatzera eta zabaltzera jotzen du (horregatik ateratzen dute zarata latek irekitzean). Baina zulotxoa ixten badiogu, gasak ezin du urrutira ihes egin, eta, beraz, latak ematen duena bakarrik zabaltzen da. Gasa hedatzean ahalik eta bolumen handiena hartuko du, eta indar horrek eragingo du lata jatorrizko itxurara itzultzea.