Lapikoan / Esperimentuak / Kimika
Disoluzioak
2012/02/14 Arantxa Txintxurreta
BEHAR DITUZU:
6 edalontzi, gatza, txokolate-hautsa (Cola Cao, Nesquik, Subixa...) hondarra, kafe-hautsa, jaboi-hautsa eta olioa.
ZER EGIN:
Bete edalontziak ur hotzez, erdiraino.
Lehenengo edalontzian, bota gatz pixka bat. Irabiatu koilara batez.
Gainerako edalontzietan, gehitu hondarra, kafe-hautsa, xaboi-hautsa, eta zorrotada bat olio. Bakoitzean gauza bat, eta behatu zer gertatzen den.
Laborategiko koadernoan, egin hau bezalako koadro bat, eta bete:
Disolbatzen da? BAI EZ
Gatza x
Hondarra
Txokolate-hautsa
Kafe-hautsa
Xaboi-hautsa
Olioa
KIMIKA HUTSA
Magia ematen duen arren, kimika hutsa da. Gatza (solutua deitzen diote kimikariek) zuria da, baina urarekin (disolbatzailea deitzen diote) nahasten denean ez da ikusten, desagertu egiten da. Gatza disolbatu egin dela esaten da orduan. Disoluzio horrek ez du atzera bueltarik; ezin dira berriro ere ura eta gatza bereizi, iragazi arren.
Hondartzako area, aldiz, urarekin nahastean, ez da desagertzen: arre-kolorekoa da, eta arre-kolorekoa izaten jarraitzen du uretan ere. Ez da desagertzen, "igerian" geratzen da. Horri suspentsioa deitzen diote kimikariek, eta ez disoluzioa.
BURU-HAUSTEA: arrautzak eta olioa nahasiz, maionesa egiten da. Inork esango al digu zer gertatu den? Disoluzioa... ez! Suspentsioa... ez! Orduan?
Erantzuna: emultsioa
Esperimentuak egiten jarraitzeko gogoa baduzu, egin esperimentu bera ur epela erabiliz. Desberdintasunik igarri duzu? Zeinetan gertatzen da azkarrago disoluzioa, hotzean ala epelean?