|
|
|
Lapikoa
Azken edukiak
Hurrengoak
Lapikoan
sartu diren azken edukiak (1/24)

- Kontuz, gu inbaditzera datoz!
- Unescok Biodibertsitate Biologikoaren Urtea izendatu du 2010a. Izan ere, espezie inbaditzaileen arriskuaz ohartarazi nahi gaituzte. Baina, zer dira espezie inbaditzaileak? Nondik datoz? Eta, zer nahi dute?
- 2013/04/11

- ARDIEI ILEA MOZTEA
- Urtean zenbatetan mozten duzu ilea? Zeinek mozten dizu? Nola?
Ardiei urtean behin edo bitan moztu ohi zaie ilea, eta ile-moztaileek egiten dute, bizar-makina indartsu bat erabiliz.
Udan eta neguan egin ohi dute, eta garbi-garbi geratzen dira ardiak: jezteko garaian erraztu egiten baitu lana ile laburra izateak!
- 2013/03/22

- Nola esertzen zara?
- Ordenagailuaren aurrean, ikasgelan, sofan... edonon gaudela ere, modu askotara eser gaitezke: zuzen, erdi-etzanda, hankak gurutzatuta... baina, ez dio berdin nola esertzen garen. Esertzeko modua eta sentitzeko modua bat etorri ohi dira. Baina zein da zeinen ondorio? Pentsa daiteke gure izateko eraren arabera esertzen garela modu batera edo bestera. Hau da, alperra etzan egiten dela. Eta oso seguru sentitzen dena zuzen esertzen dela. Baina alderantziz ere gertatzen da, bai horixe!
- 2013/03/07

- BURUA ZULOTIK BAIETZ!
- Folio-erdi batean zulo bat egin, eta baietz burua sartu; bai nirea eta bai zurea! Ez duzula sinesten? Egin proba!
- 2013/02/26

- Mailu-marrazoaren buruaren misterioa
- Mailu-marrazoa mailu-itxurako buruagatik da berezia. Berezia eta bakarra. Ez dago munduan horrelako itxura duen beste izakirik. Horregatik, ikertzaileak berrehun urtez aritu dira mailu-burua aztertzen, zertarako balio duen jakiteko. Marrazoa arotza balitz, iltzeak kolpatzeko dela pentsatuko genuke, baina ur azpian beste zerbaitek behar zuen izan. Izan ere, naturan, kasualitateak ez, arrazoiak aurkitzen dira.
- 2013/02/26

- Zergatik erortzen naiz?
- “Zergatik erortzen naiz?” pentsatuko dute hostoek udazkenean. “Zertarako? Zapaldua izateko?” Ez dira, ez, gustuz erortzen. Zuhaitzak botatzen ditu hostoak lurrera behar ez dituenean. Hotza agertzen denean gertatzen da hori. Berez, zuhaitzak hostoei eutsiko balie, ez luke berriak sortzeko beharrik izango. Baina, hostoek eurek jartzen dute zuhaitzaren bizitza arriskuan; horregatik botatzen ditu.
- 2013/02/19

- Koloretako ibaia
- Polita litzateke ortzadarrean bainatzea. Eta ortzadarraren parekoa da argazkiko ibaia. Bi izenez ezagutzen da: bost koloretako ibaia eta munduko ibairik ederrena. Izenak eta izana bat datoz. Ibaiak bost kolore ditu, eta izugarri ederra da. Baina haren benetako izena beste bat da: Caño Cristales.
- 2013/02/19

- Zurru, zurru, zurrunga!
- Gaua iristean, isiltasuna nagusitzen da, eta lasai egiten dugu lo. Lo egiten dugu, baldin eta aldamenekoaren gorputzaren soinuek uzten badigute. Aldemeneko horrek, noski, ez ditu apropos egiten zaratak. Ez gaitu izorratu nahi, konturatu ere ez da egiten; baina haren zurrungak 100 dezibelera irits daitezke, kasik auto baten tutua bezala. Eta 85 dezibeletik gorako zaratak kaltegarriak dira giza entzumenarentzat. Imajinatu ohean lo egin nahian egon eta auto baten tutua belarri ondoan izatea. Amesgaiztoa! Kasurik gogor eta desatseginean horrelakoak dira zurrungak. Hala ere, ohikoena da zurrungaren soinua arina izatea.
- 2013/02/19

- BIZIKLETAK
- Kolore eta forma askotako bizikletak daude, eta jende ugarik erabiltzen ditu, lanera joateko, kirola egiteko edo ongi pasatzeko. Nolakoak gustatzen zaizkizu zuri? Erabiltzen al duzu bizikletarik? Zertarako?
- 2013/02/19

- Elefanteak: zooan jaio, gazterik hil
- Elefanteak animalia handiak dira, animalia lurtarrik handienak. Jaioberritan, elefantekumeek 120 kilogramo inguru pisatzen dute. Normalean, Asian eta Afrikan, 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina jasota dago ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zela. Elefante heldu osasuntsuek ez daukate harrapari naturalik, ez dira arriskuan bizi, nahiz eta lehoiek harrapa ditzaketen kumeak edo gaixo dauden aleak. Europan, bestelakoa da elefanteen bizitza. Kumeak ez daude arriskuan, baina, elefanteak, batez beste, 18 urte bizi dira. Non bizi dira, bada, elefanteak Europan? Zooetan!
- 2013/02/19
Hurrengoak
|
|
|
|
|