|
|
|
Lapikoa
Azken edukiak
Hurrengoak
Lapikoan
sartu diren azken edukiak (1/11)

- Momia tatuatuak
- Gizarte batzuetan, modernotik gutxi du tatuajeak. Zenbait kulturatan teknika zaharkitua da. Batzuentzat zaharkitua, eta beste batzuentzat modernoa. Baina, edozein kasutan, zaharra da tatuajea. Hain da zaharra, momien gorputzetan ere aurkitu dituzte tatuajeak.
- 2013/02/19

- Txinpantzeak, bai indartsuak!
- Hau bai txinpantze-koadrila ederra! Zuek ere koadrilan egoten zarete? Txinpantzea gizakiaren lehengusua dela esaten da maiz. Eta, egia da, antz handia dugu. Txinpantzea 1,70 metro luze izan daiteke, baina gizakia baino askoz indartsuagoa da. Boxeolariek ere jai dute animalia honen aurrean. Izan ere, gizakia baino lau aldiz indartsuagoa da.
- 2012/03/19

- Jatekoa, makillajea eta... klik! argazkia
- Argazkietako jakiek jateko gogoa sortzen dute. A ze itxura! Baina ez ezazue horrelakorik egin, ez jan. Zergatik? Batzuetan ez delako dirudiena. Zuku freskagarri hori, agian, ez da zukua. Eta dirudien hori izan arren, zukua adibidez, sarri, makillatuta egoten da. Festarako jantzia!
Argazkietan agertzen den esneak fresko-itxura izan dezan, platerak garbitzeko xaboi-burbuilak jartzen dizkiote gainean. Gosariaren argazkia egiteko tranpa handiagoa da; ez da esnerik erabiltzen. Esnez eta zerealez beteriko katilukoa ez da esnea; kola da. Esneak zerealak bustiko lituzkeelako eta bigun-itxura hartuko luketelako ordezten dute esnea kolagatik.
- 2012/02/20

- Munduko sugerik handiena
- Munduko sugerik handiena Kolonbian bizi izan zen. Orain dela urte asko. Orain dela 58 – 60 milioi urte. Oso luzea zen, autobus bat bezain luzea. 13 metro luze zen. Eta, luzea izateaz gain, zabala ere bazen: nekez sartuko zatekeen etxeko atetik. Hortaz, pisutsua ere bazen. Tona bat baino gehiago pisatzen zuen, 1.135 kilogramo. Suge erraldoi mota haren izena Titanoboa Cerrejonensis da.
- 2012/01/26

- Bederatzi!
- Pertsona batzuek bereziki gustuko duten kolore bat izaten dute: urdina, berdea... Batzuetan, bereziki gustuko duten zenbaki bat ere izaten dute. Batzuei zenbaki bakoitiak gustatzen zaizkie, beste batzuei bikoitiak... Eta, zuri? 9 zenbakia gustuko duzu? Zenbaki berezia da 9a. Ezagutu nahi?
- 2011/12/22

- Mika ispilu aurrean
- Ispilu aurrean jartzen gara etxetik irten aurretik, gure burua ikusteko. Askok eguna emango lukete ispilu aurrean. Horietakoa al zara?
- 2011/11/25

- Izar uxoak: distiradunak, baina ez izarrak
- Izar uxorik ikusi duzue inoiz? Ederrak dira, gero! Hegan doazen izarrak dirudite, baina ez dira. Izar uxoak ez dira izarrak. Hauts bihurtzen ari diren meteoritoak dira.
- 2011/10/26

- Hartz zuria ezagutu dut
- - Kaixo, hartz zuri! Zergatik dauzkazu belarriak eta buztana horren motzak?
Gorputzeko beroa hobeto gordetzeko.
- 2011/09/26

- Katua edo txakurra baduzu, kontuz txokolatearekin!
- Etxean txakur edo katuren bat badaukazu (edo biak!) jakingo duzu txokolatea ematea ez dela komenigarria. Izan ere, kalte egiten die. Bai, egia da guri ere, neurriz kanpo janez gero, ez digula mesede handirik egiten: kaloria asko dituenez, betekada sortzen du, eta duen azukreak, berriz, txarrantxa eragiten du. Hobe, beraz, noizean behin bakarrik jatea.
- 2011/08/29

- Ur geza eta gazia aintzira berean
- Imajinatu Senpereko aintziraren alde batean ura gazia dela eta aintziraren beste aldean geza. Bada, antzeko zerbait gertatzen zaio Balkhash aintzirari, Asia erdialdean dagoen bigarren aintzirarik handienari.
- 2011/07/29
Hurrengoak
|
|
|
|
|