“Denetarik jan behar da”. Zenbat aldiz entzun duzu esaldi hori? Eta ez da txantxa!
Bada, landareek ere denetik behar izaten dute ongi hazteko. Horregatik, loreei ongarria bota behar izaten zaie noizean behin. Loreontziko lurra 'gastatu' egiten da, hau da, propietateak galtzen ditu denborarekin, eta galdutako elikagaiak berrezarri behar zaizkio.