Jaten ditugun elikagaien zaporea ahoan hautematen dugu; mingainean, hain zuzen ere. Ez dut uste hori gauza berria denik inorentzat. Baina ohartu zara zapore gozoa eta gazia, adibidez, ez dituzula mingainaren alde berean hautematen? Egin dezagun esperimentu bat hori frogatzeko.
Janarien eta edarien fabrika askok jai lukete onddorik ez balego! Badakizu? Ardoa, sagardoa edo garagardoa egiteko, ezinbestekoak dira onddoak: Onddoek sortzen dute edari horien alkohola!