Kaixo lagunak:

Amaitu da, jada, lehen proba, baina erantzun zuzenak zein diren eta irabazleak zer lan egin duen ikusteko irrikitan egongo zarete, seguru. Hemen dituzue:

 

2. proba

ENUNTZIATUA

ARAUAK

GALDEREN ERANTZUNAK

LAN IRABAZLEA

 

 

2. proba: Eklipseak

1) Zer da eguzki-eklipsea? Eta zer ilargi-eklipsea? Esan kasu bakoitzean non kokatzen diren Lurra eta Ilargia, gutxi gorabehera.


2) Eklipse guztiak berdinak dira?

3) Eklipseak mundu guztia ikusten dira? Zergatik?

4) Noiz izango dugu hurrengo eklipsea? Zer izango da, eguzki-eklipsea edo ilargi-eklipsea? Eta zein motatakoa izango da: osoa…?

Ez ahaztu erantzunean probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jarri behar direla.

ARAUAK

Erantzunak bidaltzeko epea: azaroaren 21a arte.

Abenduaren lehen astean jakingo duzue erantzunen puntuazioa, bai eta bigarren proba honen erantzun zuzenak eta azalpenak zein diren ere. Bigarren proba honetako puntuak baliagarri izango dira azken sarirako.

Zer hartuko dugu kontuan proba honetan saria banatzeko? Zenbateko garrantzia emango diogu irizpide bakoitzari?

- Originaltasuna : % 25
- Egokitasuna: % 40
- Azkartasuna: % 15
- Landua egotea: % 20

Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Hernaniko Langile eskolako DBHeko 1A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: 1. proba-Langile ikastola-DBH1A.

Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude.

 

BABESLEA

Hilabete honetako probaren babeslea: MIRAMON. ZIENTZIAREN KUTXAESPAZIOA

 

SARIA

Oroimenaren lapurrak abentura grafikoa

 

Gai izango ote zara deboraren makinan bidaiatu, sekta bati aurre egin eta Euskal Hiria salbatzeko?

... 2110. urtea, Euskal Hiria. Mikel Z ikerlariak inoiz izan duen kasu misteriotsuenari egin behar dio aurre:
gela sekretu batean 100 urte koman igaro dituen mutilaren kasua. Mutila Oroimenaren Lapurren biktima berri bat da.

Oroimenaren lapurrak Euskal Herriko historian zehar hainbat aldiz maltzurkeriak egiten ibili den sekta beldurgarria da.

Sartu Mikel Z-ren paperean eta salbatu Euskal Hiria abentura grafiko ikaragarri honetan!!

 

Jokoaren zati bat ikusteko sakatu hemen

 

(13 urtetik aurrera)

 

GALDEREN ERANTZUNAK

Hauek dituzue 2. probako galderen erantzunak. Hemen jarritakoak oinarri-oinarrizko erantzunak dira; askok erantzun zabalagoak eman dituzue, batzuetan onerako eta besteetan kalterako.

1) Zer da eguzki-eklipsea? Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean jarri eta Lurretik Eguzkia ezin ikustea. Hiru astroek plano berean eta lerrokatuta egon behar dute.

Eta zer da ilargi-eklipsea? Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean jarri eta Lurretik Ilargia ez ikustea. Hiru astroek plano berean eta lerrokatuta egon behar dute.

Esan kasu bakoitzean non kokatzen diren Lurra eta Ilargia.

 

2) Eklipse guztiak berdinak dira? Ez. Eguzki-eklipsea eta ilargi-eklipsea desberdinak izateaz gain, horien barruan ere badira desberdintasunak:

Eguzki-eklipse osoa: Eguzkia erabat ezkutatzen da.
Eguzki-eklipse partziala: Eguzkiaren zati bat ezkutatzen da.
Eraztun-eklipsea: Ilargiak ia-ia Eguzki osoa estaltzen du, baina kanpoko ertza bistan geratzen da. Horregatik, Eguzkiak eraztun-itxura hartzen du.

3) Eklipseak mundu guztian ikusten dira? Bai, mundu guztian ikusten dira, baina ez aldi berean, bakoitzean tokatzen den tokietan, baizik.

Zergatik? Ilargi-eklipseak une horretan gaua izan eta Ilargia zerumuga baino gorago dagoen tokietan soilik ikus daitezke. Era berean, eguzki-eklipseak une horretan eguna den tokietan soilik ikus daitezke. Hala ere, ez da eguna den toki guztietan ikusiko, Ilargiak Lurrean egiten duen itzala ez baita guztia estaltzeko adinakoa.

4) Noiz izango dugu hurrengo eklipsea? Galdera egin genuenean, azaroaren 3an, hurrengo eklipsea azaroaren 9koa zen.

Zer izango da, eguzki-eklipsea edo ilargi-eklipsea? Ilargi-eklipsea.

Eta zein motatakoa izango da: osoa…? Osoa.

 

 

LAN IRABAZLEA

San Viator -- DBH 1. B
Gasteiz - Araba