Kaixo lagunak:

Amaitu da, jada, hirugarren proba, baina erantzun zuzenak zein diren eta irabazleak zer lan egin duen ikusteko irrikitan egongo zarete, seguru. Hemen dituzue:

 

3. proba

ENUNTZIATUA ETA ERANTZUNAK

ARAUAK

LAN IRABAZLEA

 

 

3. proba: Ilusio optikoak

(Emaitza ikusteko, irudi-oina irakurri eta egin klik irudietan)

1) Lerro gorriek luzera bera al dute bi irudietan? Bai. 2) Zuzenak al dira lerro gorri guztiak? Bai.
3) Zuzenak al dira lerro horizontal guztiak? Bai. 4) Zenbat hanka ditu elefanteak? Hankak lau, baina oinik, bat ere ez.
5) Zein aldetara dago irekita liburua? Gorantz edo beherantz? Inora ere ez, ezin baitira orrien goiko eta beheko ertzak batera ikusi. Ezin da aldi berean bi aldetara ireki. 6) Zer ikusten duzue irudi honetan? Neska gazte bat bizkarrez eta amona baten aurpegia zeharka.
7) Zenbat aurpegi daude irudi honetan? Gutxienez zortzi ikusi behar dira (gorriz). Hamaika daude, gutxienez, umearena, belearena eta txakurrarena kontatuz gero (berdez). Horiz markatutako balizko aurpegia (?) buru handiaren kopetara begira legoke. 8) Zenbat otso daude irudi honetan? Gutxenez lau ikusi behar dira; bost gehienez, ezkerreko burua kontuan hartuz gero.

Ez ahaztu erantzunean probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jarri behar direla.

 

ARAUAK

Erantzunak bidaltzeko epea: abenduaren 19a arte.

Urtarrilaren bigarren edo hirugarren astean jakingo duzue erantzunen puntuazioa, bai eta hirugarren proba honen erantzun zuzenak eta azalpenak zein diren ere. Hirugarren proba honetako puntuak baliagarri izango dira azken sarirako.

Zer hartuko dugu kontuan proba honetan saria banatzeko? Zenbateko garrantzia emango diogu irizpide bakoitzari?

- Originaltasuna : % 10
- Egokitasuna: % 50
- Azkartasuna: % 35
- Landua egotea: % 5

Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena, maila eta gela jartzea. Adibidez, Hernaniko Langile eskolako DBHko 1A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau idatzi beharko luke: 1. proba-Langile ikastola-DBH1A.

Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude.

 

BABESLEA

Hilabete honetako probaren babeslea eta sari-emailea: KUKUXUMUSU

SARIA

Kukuxumusuko koaderno bana.

 

LAN IRABAZLEA

San Viator Ikastetxea -- DBH 2. B
Gasteiz - Araba

IKUSI