Kaixo lagunak:

Amaitu da, jada, laugarren proba, baina erantzun zuzenak zein diren eta irabazleak zer lan egin duen ikusteko irrikitan egongo zarete, seguru. Hemen dituzue:

 

4. proba

ENUNTZIATUA ETA ERANTZUNAK

ARAUAK

LAN IRABAZLEA

 

 

4. proba: Asmakizunak


1) Hegaztien denda bateko dendariak hau esan zion loroa erosi zuenari: "loro honek entzuten duen guztia errepikatzen du". Astebetera, eroslea itzuli eta loroak hitz-erdirik ere ez duela esan kexatu zaio, baina dendariak esan dio ez ziola gezurrik esan. Nola liteke?
Loroa gorra da.

edo erosi zuena mutua.

2) Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?
Ezingo du zulo erdia egin, zulo erdirik ezin baita egin. Zuloak handiak edo txikiak dira, baina ez dago
zulo-erdirik.

3) Altzaporrura bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz. Atso bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Altzaporrura bidean?
Bat ere ez; ni nindoan Altzaporrura, ez atsoak.

4) Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?
Globoa hutsik egonda.

edo globo puztuari zinta itsaskorra jarri eta bertatik orratza sartu.

5) Oso lodi dauden hiru lagun ermitara abiatu dira euritako bakarrarekin. Ermitara iristean, ordea, guztiak lehor-lehor daude; nola liteke?
Ateri da.

6) Hil batzuek 31 egun dituzte; 30ekoak ere badira. Baina zenbatek dituzte 28 egun?
Guztiek.

7) Nola sar ditzakegu 9 bola 4 kaxatan kaxa bakoitzak bola-kopuru bakoitia eta desberdina izan dezan.
3 kaxa txikitan bola 1, 3 eta 5 sartuko ditugu hurrenez hurren. Kaxa handiago batean, ordea, beste hiru kaxak sartuko ditugu eta, beraz, 9 bola izango ditu.

aukera gehiago ere azaldu dituzue, guztiak egokiak, bi ezik: kaxetako batean 0 bola sartu dituzuenak eta bolak atera eta sartu ibili dituzuenak.

8) Bart gauean, osaba irakurtzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen, baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Nola liteke?
Osaba itsua da, eta Braile sisteman ari zen irakurtzen.

edo izebak beste gelaren bateko argia itzali zuen.

9) Taxi-gidari batek pertsona bat darama. Bidaiaria izugarri berritsua da, baina taxi-gidariak hizketarako gogorik ez duenez, gormutua den itxura egin du; eskua belarrira eta ahora eraman du ez hitz egin eta ez entzun ezin duela adierazteko. Joan beharreko tokira iristean, taximetroa erakutsi dio zenbat den adierazteko. Bidaiariak zintzo-zintzo ordaindu eta jaitsi egin da. Orduantxe konturatu da taxi-gidariak ezin duela gormutua izan. Nola konturatu da?
Taxi-gidariak bidaia hasi ondoren adierazi diolako gormutua dela eta ordurako bazekien nora joan behar zuen, taxira sartzean esaten baitugu nora joan nahi dugun.

10) Tren elektriko bat Altsasutik Iruna doa 100 km/h abiaduran. Haizeak iparretik jotzen du 30 km/h abiaduran. Norantz joango da kea?
Tren elektrikoek ez dute kerik botatzen.

Ez ahaztu erantzunean probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jarri behar direla.

 

ARAUAK

Erantzunak bidaltzeko epea: urtarrilaren 31a arte.

Otsailaren lehen astean jakingo duzue erantzunen puntuazioa, bai eta laugarren proba honen erantzun zuzenak zein diren. Laugarren proba honetako puntuak ere baliagarri izango dira azken sarirako.

Zer hartuko dugu kontuan proba honetan saria banatzeko? Zenbateko garrantzia emango diogu irizpide bakoitzari?

- Originaltasuna : % 15
- Egokitasuna: % 40
- Azkartasuna: % 35
- Landua egotea: % 10

Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue.

OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena, maila eta gela jartzea. Adibidez, Hernaniko Langile eskolako DBHko 1A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau idatzi beharko luke: 4. proba-Langile ikastola-DBH1A.

Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude.

 

BABESLEA

Hilabete honetako probaren babeslea eta sari-emailea: EUSKALTEL

SARIA

Euskaltelen bisera eta bolalumak eta Elhuyarren produktuak.

 

LAN IRABAZLEA

Jaso Ikastola -- DBH 2
Iruña - Nafarroa

 

JASO IKASTOLA
DBH 2. MAILA

 

 

4. PROBA . ASMAKIZUNAK

1) Hegaztien denda bateko dendariak hau esan zion loroa erosi zuenari: "loro honek entzuten duen guztia errepikatzen du". Astebetera, eroslea itzuli eta loroak hitz-erdirik ere ez duela esan kexatu zaio, baina dendariak esan dio ez ziola gezurrik esan. Nola liteke?

Gezurra, benetako gezurrik, ez du esan saltzaileak, baina ez dirudi oso saltzaile fidagarria; gure loroa gorra da, beraz, entzuten ez badu, nekez errepikatuko du entzuten duen guztia.


2) Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituztebi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?

Nekez egingo du lagun bakar horrek zulo-erdia.
Ezin da zulo-erdirik egin, zuloa beti da bat eta inoiz ez erdia.

 

 

3) Altzaporrurako bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz. Atso bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Altzaporrurako bidean?

Altzaporrurako bidean gurutzatu baditut, atso, zaku eta arkume horiek guztiak ez doaz Altzaporrurako bidean. Beraz, ez dago ez atso eta ez arkumerik Altzaporrurako bidean.

4) Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?

Globoa puztu aurretik zulatu badut, ez da airerik aterako eta ez dut zaratarik sortuko.

5) Hiru lagun oso lodi ermitara abiatu dira euritako bakarrarekin. Ermitara iristean, ordea,
guztiak lehor-lehor daude; nola liteke?

Euritako bakarrarekin edo euritakorik gabe, euririk egiten ez badu,
gure lagunak ez dira bustiko.

 

 

 

6) Hil batzuek 31 egun dituzte; 30ekoak ere badira. Baina zenbatek dituzte 28 egun?

Gure planetan hil guztiek dituzte 28 egun eta batzuek gehiago.

 

7) Nola sar ditzakegu 9 bola 4 kaxatan kaxa bakoitzak bola-kopuru
bakoitia eta desberdina izan dezan?

Kaxa batean bola bat, bigarrenean hiru,
hirugarrenean bost eta laugarren kaxan
(handia dela suposatzen dugu) aurreko hiru kaxa eta bolak sartuz, asmakizunaren baldintzak beteko ditugu.

 

8) Bart gauean, osaba irakurtzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen,baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer gertatu ez balitz bezala.
Nola liteke?

Nire osaba itsua da, eta, braille moduan idatzitako liburua irakurtzen ari denez, ez du argiaren beharrik.

Beste aukera bat ere otu zaigu: gure izebak argia itzali du, baina ez osabaren gelako argia baizik eta beste gela bateko argia.

 

9) Taxi-gidari batek pertsona bat darama. Bidaiaria izugarri berritsua da, baina taxi-gidariak hizketarako gogorik ez duenez, gormutua den itxura egin du; eskua belarrira eta ahora eraman du ez hitz egin eta ez entzun ezin duela adierazteko. Joan beharreko tokira iristean, taximetroa erakutsi dio zenbat den adierazteko. Bidaiariak zintzo-zintzo ordaindu eta jaitsi egin da. Orduantxe konturatu da taxi-gidariak ezin duela gormutua izan. Nola konturatu da?

Taxian sartzerakoan taxi-gidariari esan egin behar diogu nora joan nahi dugun. Kasu honetan taxi-gidariak bezeroak eskatu bezala egin du bidaia, beraz, entzun egin du bezeroak esandakoa taxian sartzerakoan.

Edo haren ezpainak irakurri ditu ? Ez, horretarako trebezia berezia eta ohitura behar da.

 

10) Tren elektriko bat Altsasutik Iruna doa 100 km/h abiaduran. Haizeak iparretik jotzen du 30 km/habiaduran. Norantz joango da kea?

Tren elektrikoa bada, ez du kerik botatzen.