|
Kaixo!!! Amaitu da, jada, bosgarren proba bidaltzeko epea. Beti bezala, hiru lanik hoberenak
zein diren ikusteko, jo Mila esker zuen parte-hartzeagatik, eta presta zaitezte seigarren probako! Hona zer eskatzen zen: 5. proba: Kaixo, lagunok! Ikusi dugu asmakizunetan oso ondo astintzen duzuela burua, bai horixe! Azkenotan jakin dut animaliok zenbakietarako dugun sena ikaragarria dela. Bitxikeria bat kontatuko dizuet!
Liztor bakartia da zenbakietarako
sen horren adibide. Liztor amak arrautzak jartzen dituenean, arrautza
bakoitza gelaxka batean jartzen du, eta beldar- Guk ere badugu zenbakietarako sena, baina hori ere landu egin behar dugu, ezta? Oraingoan, bada, beste urrats bat egingo dugu. Zenbakiekin jolastuko gara; prest? Ebatz itzazue honako lau joko matematiko hauek. Ondo pasaaaa, Tomasa!
ARAUAK Erantzunak bidaltzeko epea: otsailaren 14ra arte. Otsailaren azken astean jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Bosgarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Laudioko Txirriplausta ikastolako DBHko 1A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplausta ikastola-DBH1A". Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
|