|
Kaixo!!! Amaitu da, jada, seigarren proba bidaltzeko epea. Beti bezala, lanik hoberenak zein
izan diren ikusteko, jo Mila esker zuen parte-hartzeagatik, eta presta zaitezte zazpigarren probako, azkena da eta! Hona zer eskatzen zen: 6. proba: Hil honetako probaren bidez, hain
ezezagunak zaizkigun eta, jakin gabe, hain hurbil ditugun saguzarrak
ezagutuko ditugu. Saguzarrak ugaztun hegalari bakarrak dira. Ba al dakizue zuek zerbait haiei buruz? Ikus dezagun! Ondo pasaaaa!!!
ARAUAK Erantzunak bidaltzeko epea: martxoaren 14ra arte. Martxoaren azken astean jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Seigarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Laudioko Txirriplausta ikastolako DBHko 1A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplausta ikastola-DBH1A". Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
|
||||||||||||||||