|
7. proba: Batzuek uste dute fisikaz eta kimikaz jakiteak ez duela ezertarako balio! Kar, kar... ilargian bizi dira! Ilargia aipatu dugula-eta... nola izango lirateke gai, orduan, halako batean, hara iritsi eta hil edo biziko erabakiak hartu beharko balituzkete? Batzuetan, erabaki egokia hartzearen menpe egon daiteke biziraupena, lagunok! Eta, erabakitzeko, jakin egin behar da! Pentsa... espazio-ontzi batean zaudete, Ilargian, eta inude-ontziarekin bildu behar duzue Ilargiaren aurpegi argiztatuan. Arazo teknikoak direla-eta, inude-ontzitik 300 km-ra ilargiratu da zuen ontzia. Ilargiratze horretan, baina, espazio-ontzian zegoen tresneriaren zati handi bat kaltetu da! Zuen biziraupena inude-ontzira iristeko gaitasunaren menpe dago, eta ezinbestekoa besterik ezin izango duzue eraman. Begiratu 14 gauzaz osatutako honako zerrenda honi:
14 gauza horiek geratu dira onik ontzia ilargiratu ondoren. Hona hemen zuen egitekoa: zerrenda horretako tresnak ordenatu behar dituzue, garrantziaren arabera. Alegia, tripulazioa inude-ontzira salbu iristeko lagunduko duen tresna erabilgarrienetik erabilgaitzenera ordenatu behar duzue zerrenda. 1 zenbakia jarriko diozue, beraz, tresnarik ezinbestekoenari, eta 15 zenbakia, berriz, ezertarako balio ez duen tresnari. Jakina, ahal beste arrazoitu behar dituzue zuen aukerak! Laguntza Honako galdera hauei erantzuten badiezue zuen artean, proba ebazten lagunduko dizueten ondorioak lortuko dituzue! Irakurri eta hausnartu!
Zer gertatuko da kopa hori beheraino
iristean?...
Begira, begira! Globoa eskutik askatu
zaizu eta badoa! Bilatu efektu bera lortzeko beste adibideren bat. Zertarako
balioko luke horrek Ilargian?
Ilargian zaudete, musika jarri duzue... zerbait entzuteko gai zarete? Zergatik?
Galdera horiez gain, hona azkeneko pista aurkitzeko tokia: Ongi babestutako planeta. Beraz, Lurreko atmosferak ez baldin bagaitu babesten... Eguzkiak ondo joko du, ezta? Ez dugu beharko babesik?
ARAUAK Erantzunak bidaltzeko epea: apirilaren 18ra arte. Apirilaren azken astean jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Zazpigarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Laudioko Txirriplausta ikastolako DBHko 1A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplausta ikastola-DBH1A". Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||