|
1. proba: Arlene, Bret, Cindy, Dennis, Emily, Franklin, Gert, Harvey, Irene, Jose, Katrina, Lee, Maria, Nate, Ophelia, Philippe, Rita, Stan, Tammy, Vince eta Wilma. Ez bada, ez dira nire urtebetetzera gonbidatu nituen lagunak. Ba al duzue susmorik zeinen izenak diren? Katrina, Rita eta Stan duela gutxi ibili ziren guztion ahotan. Orain, berriz, Wilma dabil egundokoak egiten. Bai, lagunok. Urakanen sasoia iritsi orduko, izen-zerrenda bat erabakitzen du Munduko Meteorologia Erakundeak. 2005erako aukeratutako zerrenda da, hain zuzen ere, hasieran idatzi dizuedan hori. Ekaitz batek urakan izateko besteko indarra hartzen duenean, AEBetako Urakanen Zentro Nazionalak jartzen dio zerrendako hurrengo izena. Ez da txantxako kontua, ez; horregatik, gai horren inguruko informazioa nahi dut. Lagunduko? Begira, honako zalantza hauek dauzkat: 1. Zer dira urakanak? Nik hau proposatzen dizuet: izan zaitezte zientzia-dibulgatzaile, eta azaldu hori guztia guri eta zuen beste lagun guztiei, ados? Horretarako, idatz ezazue artikulu bat. Jakina, taldeak egin beharko du lana, beraz, zenbait egiteko bereiz ditzakezue artikulua idazteko prozesuan. Esaterako, zuetako batzuek informazioa bilatu eta ideia nagusiak bildu beharko dituzue, beste batzuek testuaren gorputz nagusia idatzi (10 letra-tamainako gehienez 2.000 karaktere, espazioak barne), beste batzuek, aldiz, xehetasun garrantzitsuren bat landuko duzue koadro bereiz gisa, beste zenbait argazkiaz eta argazki-oinaz arduratuko zarete, eta denon artean erabakiko duzue izenburua. Zer iruditzen? ... Eta Mantangorrin agertuko balitz zuen artikulua? Bada, Mantangorrikoak ere lagunak ditugu, eta, haiek esandakoaren arabera, arauetan ageri den eredua erabiliz gero, zuen artikulua argitaratzeko aukera izango duzue! Proba irabazten duen taldearen artikulua argitaratuko dute, hain zuzen ere! Bila ezazue Zernolan, badago-eta gai honen inguruko artikuluren bat. Horrez gain, interneteko helbide hauetan aurkituko duzue informazio gehiago; baina, jakina, beste edonon ere bila dezakezue. Animo!
Hona bete behar duzuen eredua: MANTANGORRIREN EREDUA. Erantzunak bidaltzeko epea: urriaren 28ra arte. Azaroaren 7an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Lehen proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Zamudioko Txirriplon ikastolako DBHko 2A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplon ikastola-DBH2A". Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
|