|
3. proba:
Iaz eskiatu nuen lehenengoz, eta
ikaragarri gustatu zitzaidan maldan behera halako abiadura hartzea.
Duela egun batzuk, berriz, ez zen elurrik, baina etxe ondoko aldapa
abiada batean jaitsi nahi izan nuen. Bada, ohol bat hartu, lau gurpil
txiki erantsi, eta, hara! Hura bai abiada! Ondo pozik nenbilen nire
asmakizunarekin, kaleko gazte- Badakit zuek ere asmatzaile ibiltzen zaretela tarteka, eta ikaragarrizko asmakariak egiten dituzuela batzuetan. Esan didate, adibidez, Teknologian proiektu galantak eraikitzen dituzuela, eta laborategietan ere izugarri esperimentu interesgarriak egiten dituzuela. Bada, ikastetxean egin duzuen lanen artean kuxkuxka ibili nahi dut Olinpiadako 3. proban. Ez duzue aparteko lanik egin behar; zuen lan bakarra da Teknologian egin duzuen proiekturen bat edota laborategian egin duzuen esperimenturen bat aurkeztea. Alegia, ez duzue ZN Olinpiadarako ezer propio egin beharrik. Egindakoa nola azaldu duzuen izango dugu kontuan batez ere lanak puntuatzeko garaian. Animo ekipo!
Erantzunak bidaltzeko epea: abenduaren 23ra arte. Urtarrilaren 9an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Hirugarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Zamudioko Txirriplon ikastolako DBHko 2A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplon ikastola-DBH2A". Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
|