|
4. proba: Irudiak: Alai Zubimendi Antzinako zibilizazioek matematikaren inguruko jakintza handia zuten. Horrek lagundu zien zibilizazio handi izaten. Duela lau mila urte (Europa artean zibilizazio handirik gabeko eremua zenean), Egipton, Babilonian, Indian eta Txinan matematika asko zekiten. Haiek asmatu zituzten, hain zuzen ere, zenbakiak idazteko lehenengo ikurrak, eta matematika erabiltzen zuten eguneroko arazoei irtenbidea bilatzeko. Haien azalean jarriko zaituztegu ZN Olinpiadako laugarren proban; horretarako, herrialdean klikatu, eta haien inguruko informazioa jasoko duzue. Herri jakintsu haiengandik ikasiko duzue, eta oso erraz erantzungo diezue galderoi. Zorte on!
Animo ekipo!
Erantzunak bidaltzeko epea: urtarrilaren 27ra arte. Otsailaren 6an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Hirugarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Zamudioko Txirriplon ikastolako DBHko 2A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplon ikastola-DBH2A". Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
|