5. proba:

Kaixo lagunok!
ZN Olinpiadako 5. proba hau ebazteko, honako txantiloi hau bete behar duzue. Egin klik loturan, eta gorde zuen diskoan. Ondoren, irakurri proban eskatzen dizueguna, eta bete ezazue txantiloia, ados? Ea bada, astronauta ausartak izango zarete oraingoan!

 

Misio espaziala

Mir espazio-estazioa 1998ko ekainean

1986ko otsailaren 19an, sobietarrek Mir espazio-estazioa jarri zuten orbitan. Hala erakutsi zioten munduari bazegoela modua azpiegitura handiak espazioan jartzeko, eta, horrez gain, bazegoela modua gizakia estazio hartan luze bizitzeko. Ideia hari jarraiki, lau urte geroago, NASAk eta ESAk Hubble teleskopioa bidali zuten espaziora.

Hubble teleskopioarekin, oso urrun dauden espazioko objektuak ikus daitezke; izan ere, espazioan egonda, Lurreko atmosferak jartzen dituen mugak saihesten dira, eta urruneko galaxien irudiak lor daitezke.

Irudi horiek baliatuta, ikaragarrizko informazioa dute orain astronomoek. Besteak beste, Hubble-ren irudiak baliatuta, orain badakigu beste izar batzuen inguruan ere badirela planetak, Plutonen mapa egin ahal izan da, zulo beltzak existitzen direla baieztatu da, eta beste hamaika aurkikuntza egin dira.

Alabaina, esan dugunez, 1990etik dago Hubble espazioan, eta teleskopioak zenbait konponketa behar ditu. Lagunduko?

Begira, NASAk prestatutako ariketa honetan, teleskopioa konpontzeko 10 urratsak adierazi dira taulako 10 irudi horien bidez. Horietako bakoitzean klik eginez gero, urrats horretan gertatzen dena azalduko da. Irakur itzazue urratsok eta imajina zuen esku dagoela misioa. Prozesuaren ordena guri helarazteko, sarreran aipatutako txantiloia osatu behar duzue. Argi ibili, misioa zuen esku dago eta! Suerte izan.

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J

Zer da hau?

Hubble espazioko teleskopiorako bidean, hauek ikusi dituzue. Ba al dakizue zer diren?

Laguntza: Hubble-tik lortutako irudien web gune honetan, espazioaren edertasunaz ohartzeaz gain, ikusitakoak zer diren ere ikasiko duzue!

Beste hainbat misio

Mundu osoko zundak bidali dira espaziora, tarteko jarraian aipatuko ditugun bostak. Baina, zeinek bidali zuen zunda hauetako bakoitza? Noiz gertatu zen hura? Nora bidali zuten? Eta, zertara?

Changer-1
Hayabusa
New Horizons
Sputnik
Chandrayan-1

Beste helbide honetan, nahi beste zunda aurkituko dituzue, eta haien inguruko informazio asko dago. Horrez gain, Cassiny-Hyugens zundaren inguruko komiki oso polit bat dago Europako Espazio Agentziaren (ESA) web gunean; egin klik irudian komikiak ikusteko, edo deskarga itzazue paperean inprimatzeko bertsioak (pdf-ak):

Interneteko lotura:

Komikien pdf-ak:

Animo astronautok!!!

 


ARAUAK

Erantzunak bidaltzeko epea: otsailaren 24ra arte.

Martxoaren 6an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Bosgarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute.

Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute.

Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Zamudioko Txirriplon ikastolako DBHko 2A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplon ikastola-DBH2A".

Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!


BABESLEA


Hilabete honetako probaren babeslea eta sari-emailea:

SARIA


ZIENTZIAREN KUTXAGUNEA ikusteko sarrerak.