|
6. proba:
Kaixo lagunok! Aurrekoan bezala, proba hau ebazteko txantiloi hau bete behar duzue. Egin klik loturan, eta gorde zuen diskoan. Bestalde, paketetxo bat jasoko duzue ikastetxean zuen izenean. Ezin izango duzue probarekin hasi pakete hori jaso arte. Ondoren, irakurri proban zer eskatzen dizuegun, eta bete ezazue txantiloia, ados? Hel diezaiogun, bada, probari! Prest?
Zer egin behar da? Hasteko, zaudeten tokia deskribatuko diguzue, eta ondo kokatuko gaituzue han. Gero, zuen ikerketa-kit-a aterako duzue zorrotik, eta, han bertan, zenbait neurketa egingo dituzue... baina, lasai, erraza da! Probaren helburua da, zenbait behaketa egin ondoren, zuen ibaiaren diagnostiko bat egitea eta horren inguruko hausnarketa bat egitea. Talde bakoitzak berea egingo du, eta, ziur, batzuen eta besteen lanak oso desberdinak izango dira! Proba hau AZTERTU programaren barruan Eusko Jaurlaritzak egiten duen ibaialde proiektuarekin dago lotuta erabat. Izan ere, Zernolan ditugun helburuek bete-betean jotzen dute AZTERTU programarekin eta, gainera, oso ondo pasatuko dugula iruditzen zaigu! Has gaitezen, bada!
Animo!!!
Erantzunak bidaltzeko epea: martxoaren 31ra arte. Apirilaren 7an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Seigarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Zamudioko Txirriplon ikastolako DBHko 2A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplon ikastola-DBH2A". Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
|