|
6. proba:
1. Ibaiaren deskribapena
Horrez gain, ingurua deskribatuko diguzue, eta ibaiaren inguruko informazio apur bat lortzen saiatuko zarete: - Zein dira ibaiaren erabilera nagusiak? (Adibide batzuk: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, hiri-erabilera, aisialdiko lekua, industria-erabilera, berezko egoeran dagoen eremua da, zonalde degradatua da, bide-azpiegiturak, bestela...) -Jasan al du eraldaketarik ibaiak? -Ba al dago ura kudeatzeko instalaziorik?
Laguntza 1: Ibaialde/Deskribapena/Ibarraren erabilerak Laguntza 2: Ibaialde/Deskribapena/Aldaketak
2. Kokatu zuen ibaia Non jaiotzen da zuen ibaia? Eta non itsasoratzen da edo non isurtzen ditu urak zuen ibaiak? Gutxi gorabehera, gu kokatzeko, ibaiaren zer ibilgutan zaudete: goikoan, erdikoan ala behekoan?
Zein da, gutxi gorabehera, ibaiaren zabalera? Eta sakonera? Laguntza 3: Ibaialde/Deskribapena/Ibilgua Laguntza 4: Ibaialde/Ezaugarri fisikoak/Sakonera
3. Ikusizko azterketa Begira ezazue lauzpabost minutuz ingurura, arnasa hartu, adi belarriak eta zabaldu ondo begiak. Inguruaren ezaugarri kualitatibo batzuk nahi ditugu: - Kiratsa dago? Laguntza 5: Ibaialde/Zaborrak
Orain, atera bizkar-zorrotik postaz bidali dizuegun ikerketa-kita; bai, uretan zenbat oxigeno dagoen jakiten lagunduko digun hori. Oxigeno gutxi egotea lotuta egoten
da uraren poluzioarekin, eta horrek eragiten du, besteak beste, arrainak
ezin bizi izatea ur horietan. Izan ere, oxigenoa funtsezkoa da ibaietako
bizitzarako. Uretako oxigeno-kantitatea zenbait faktoreren araberakoa
da, hala nola uraren abiadura eta uhertasunaren, tenperaturaren edota
ibaira isuritako substantzia oxidakorren kantitatearen araberakoa. Ibaiek
beren burua arazteko ahalmena dute, eta, neurri handi batean, ahalmen
hori berroxigenatzearen baitan dago. Oxigenoren muga 5 mg/l da. Gutxiago
baldin badago, ibaiko biztanleek arazoak izango dituzte. Bada, orain, zuen ibaiko ur horren kalitatea neurtzeko aldagai bat aztertuko dugu. Imajinatuko duzuenez, gauza gehiago hartu behar dira kontuan diagnostiko sakon bat egiteko, baina test honek abiapuntua emango digu. Nahi izanez gero, egin ezazue neurketa ibai beraren bi puntu desberdinetan (herria baino lehen eta herria iragan ondoren, adibidez); horrek herriaren eragina zein den ikusten lagunduko dizue. (Horren inguruan sakondu nahi baduzue, ez egin dudarik, parte hartu ibaialden). Gainera, kontuz! Orain ibai-urak hotz datoz, eta tenperatura baxuetan urak oxigeno gehiago har dezake... Orain egiten duzuen neurketak oxigeno gutxi dagoela esaten badu, pentsa zer txarto ibiliko den udan ibai horretako bizitza, ur gutxiago eta beroagoa datorrenean... Nola egiten da disolbatutako oxigenoaren testa? Bete kubeta ibaiko urez (15 ml). 1 zenbakia duen ontziko bost tanta gehitu, eta, ondoren, 2 zenbakiko beste bost. Itxi kubeta eta 180º biratu, dena ondo nahas dadin. Prezipitatu bat eratuko da (likidotan disolbatu ez diren partikulak). 30 segundo itxaron, eta 3 zenbakia duen ontziko bost tanta gehitu; ondoren, itxi berehala kubeta. Biratu birritan 180º. Likidoa kolorez aldatuko da; arrosa-kolorekoa bihurtuko da, hain zuzen ere. Kolore hori oxigenoaren kutxan agertzen den eskalarekin alderatu behar duzue; alegia, kolore antzekoena zein den ikusi behar duzue. Zer emaitza lortu duzue? OHARRA: Kontuz ontzietan dauden likidoekin, substantzia narritagarriak dira. Kontu handiz erabili, ez bota ezer ibaira (jakina, ezta?) eta, bueltan, ikastetxeko laborategira eraman irakasleak gorde dezan, ados? Laguntza 6: Ibaialde/Uraren kalitatea
5. Bizitzarik? Ibaietako floran eta faunan argi
islatzen da ekosistema urtarraren oreka. Espezie- Zer bizitza hauteman duzue ibaian? Zer animalia eta zer landare ikusi dituzue? Laguntza 7: Ibaialde/Flora eta fauna
6. Hausnarketa Hau da atalik garrantzitsuena. Egizue zuen ibaiaren diagnostiko orokor bat, eta, ibaiaren egoera hobetzerik balego, aipatu zer egin litekeen hobetzeko. Aldiz, zuen ibaia 'osasuntsu' ikusten baduzue, esan zer neurri ezarri behar diren bere horretan jarrai dezan. Eskerrik asko, jakintsu maiteok!
|