|
7. proba: Kaixo lagunok! Oporretara zoaztela-eta, ez aspertzeko beta emango dizuegu IV. Zernola Olinpiadaren azken proba honetan. Buruak astinzeko prest? Ea nola ebazten dituzuen honako asmakizun hauek! On egin!
Bitxigile batek urrezko 200 bolatxo egin ditu. Bolatxo guztiek urre-kantitate bera dute, eta, ondorioz, baita pisu bera ere. Bueno, guztiek batek izan ezik. Izan ere, bitxigilea tronpatu egin da eta bolatxo batean besteetan baino urre gehiago erabili du. Balantza bat erabiliz, zenbat pisaldi beharko ditu, asko jota, bola ezberdina aurkitzeko.
Arrautza egosteko... Hareazko bi erloju ditugu. Batek 4 minutu neurtzen ahal ditu, eta besteak 7. Arrautza bat egosi nahi dugu 10 minutuan. Nola neurtuko dugu denbora, zehatz-mehatz, arrautza sutan 10 minutuz egon dadin?
Adin-kontuak Bi matematikarik topo egin dute kalean.
Urteak dira elkar ikusi ez zutela, eta, jakin-minez, honela galdetu
dio batek besteari:
Nork ditu arrainak? Einsteinek problema hau proposatu
zuenean, esan zuen munduko biztanleen % 98 ez zela gai izango ebazteko.
Baina zuek erakutsiko diozue oker zegoela! Erabakia Iparraldeko Erresuma eta Hegoaldeko
Erresuma beti dabiltza mokoka, zein baino zein. Bi herrialdeen txanpona
libera da, iparraldeko libera eta hegoaldeko libera. Bi liberek balio
bera izan dute beti. Baina Iparraldeko Banku Zentralak halako batean
erabaki du iparraldeko liberak hegoaldeko libera bat eta 20 zentimo
balio duela. Hegoaldeko banku zentralak, berria jaso bezain fite, gutxiago
izan nahi ez eta neurri bera hartu du; hegoaldeko liberak iparraldeko
libera bat eta 20 zentimo balio duela erabaki du. Xabierrek, mugan bizi
den mutiko batek, mauka ederra ikusi du orduan. Zer egingo du? Eguraldia iragartzen... Euskalmetek kostaldeko tenperaturen iragarpena egin du. Bilbon 25° egingo omen ditu, Elantxoben 20°, Zumaian 15°, Donostian 10° eta Biarritzen 5°. Zenbat gradu egingo ditu Baionan?
Erantzunak bidaltzeko epea: maiatzaren 5era arte. Maiatzaren 15ean jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Zazpigarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Laudioko Txirriplausta ikastolako DBHko 1A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplausta ikastola-DBH1A". Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen
erantzunen zain gaude!
|