2.
proba:
Kxo, lgnok! Zmz zbiltzt?
Kxo, lgnok! Zmz zbiltzt?
sksk! ++ kasi dt ptatn ingrn, 1, prbn zuek idtztako rtklukin;-)
2. proba honetan, gai zeharo desberdin bati helduko diogu... Interneti. Prest?
Segi beheko irudiaren loturei eta erantzun lau galderei. Lehenengo hirurei erantzuteko, loturan duzuen txantiloia bete; laugarren galdera osatzeko, berriz, berri bat argitaratu beharko duzue zuen blogean.
Zorte on!
ARAUAK
Erantzunak
blogean sartzeko gehienezko epea: azaroaren 23ra
arte.
Abenduaren 3an jakin ahalko duzue
erantzunen puntuazioa. Bigarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko
dute.
Zer hartuko dugu kontuan?
Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko
ditugu. Irabazleak
10 puntu jasoko ditu, bigarrenak
8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak,
berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen
duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako
lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte,
epez kanpo bidaltzen dutenek 1
puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek
0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik
lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko
dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan
horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako
Erantzunak
nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala,
blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta
guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile
guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba
argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea
amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien
proba berriak ikusgai. Ados?.
Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
BABESLEA
Hilabete honetako
probaren babeslea eta sari-emailea:

SARIA
Donostiako Aquarium-a ikusteko sarrerak eta bisita gidatua.