|
3. proba: Kaixo lagunok! Argi harrituta dago! Konturatu da bizitzaren alor oso desberdinetara joanda ere ezin diola ihes egin matematikari... eta badakizue zein izan den bere ondorioa? Bada, lasaitu ederra hartu du; izan ere, jabetu da inguruko mundua hobeto ulertzeko eta azaltzeko tresna daukala matematikan. Baina matematikak entrenamendua behar du... nola zabiltzate zuek? Ikus dezagun, lagunok!
ARAUAK
Erantzunak blogean sartzeko gehienezko epea: abenduaren 20ra arte. Urtarrilaren 7an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Bigarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako Erantzunak nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala, blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien proba berriak ikusgai. Ados?. Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
|