4.
proba:
Kaixo lagunok!
Ongi etorri onddoen erreinura!
Bai, hilabete honetako proban, onddoen inguruan arituko gara. Ez pentsa onddoak basoan ateratzen diren perretxikoak bakarrik direnik! Ezta gutxiago ere!
Ikusten ez baditugu ere, onddoak uste dugun baino askoz leku gehiagotan daude. Ikus dezagun!
Behean duzuen irudian lau esteka dituzue. Bakoitzean, onddoak protagonista diren alor bat aurkituko duzue, eta, noski, horietan agertzen diren galderei erantzun beharko diezue. Has zaitezte mikroskopiotik, eta ekin, bada, lanari!
ARAUAK
Erantzunak
blogean sartzeko gehienezko epea: urtarrilaren 25era
arte.
Otsailaren 4an jakin ahalko duzue
erantzunen puntuazioa. Laugarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko
dute.
Zer hartuko dugu kontuan?
Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko
ditugu. Irabazleak
10 puntu jasoko ditu, bigarrenak
8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak,
berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen
duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako
lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte,
epez kanpo bidaltzen dutenek 1
puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek
0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik
lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko
dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan
horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako
Erantzunak
nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala,
blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta
guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile
guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba
argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea
amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien
proba berriak ikusgai. Ados?.
Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
BABESLEA
Hilabete honetako
probaren babeslea eta sari-emailea:


SARIA
Batetik, Kukuxumusukoparitutako produktuak, eta, bestetik, Iruñeko Planetarium-a ikusteko sarrerak eta bisita gidatua.