5. proba:

Kaixo lagunok!

sua

Duela 500.000 urte inguru, gure arbasoen bizitza ez zen bat ere erraza. Eguzkiak zekarren argitasuna; ezagutu, bai, ezagutzen zuten sua, baina tximistek eragindako sute erraldoien nahiz labaren eragina zela eta. Ez zeukaten sua sortzerik ezta kontrolatzerik ere. Garai hartan tximista batek zuhaitz-eremu handiak erretzen zituenean, gizakiak, beste animalia guztien pare, alde egin behar zuen, haitzulo barruan ezkutatzeko.

Pentsa nola biziko ginatekeen surik gabe. Ezinezkoa, jakina. Sua sortzeko eta kontrolatzeko gaitasuna izan da, zalantzarik gabe, gizadiaren aurkikuntzarik handiena. Harez geroztik, beste muturrera joanda, elektrizitatea sortzeko zentral termiko handiak garatu dira; horietan ere, errekuntza (sua) oinarri.

Bada, suaren aurkikuntzatik abiatuta, istorio bat kontatzeko eskatuko dizuegu, baina istorioa modu grafikoan kontatuko diguzue. Marrazteari ekingo diozue oraingoan! Hain zuzen ere, horma-irudi bat egin behar duzue 5. proba honetan. Nahi duzuen teknika erabil dezakezue, gainera, hormairudia egiteko: ordenagailuz egin dezakezue, irudiak egiteko tresnaren batekin, ala kartulinetan edo paperean egin dezkezue eskuz marraztuz; gero, guri, paperezkoaren argazki digitala bidaliko diguzue.

Gaia "argiztapenaren eboluzioa" izango da, eta historiaren bost mugarri hauek jasoko dituzue horma-irudian:

- Gizakiak sua sortzea lortu zuenekoa.

- Suaren garraioa eta sua gordetzea lortu zuenekoa.

- Olio-lanparen erabilpena.

- Kandelak, etxe barrurako.

- Gas-lanparak.

- Elektrizitatea.

Animo eta segi lanera, artistak!

ARAUAK

Erantzunak blogean sartzeko gehienezko epea: otsailaren 22ra arte.

Otsailaren 27an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Bosgarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute.

Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako

Erantzunak nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala, blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien proba berriak ikusgai. Ados?.

Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!


BABESLEA


Hilabete honetako probaren babeslea eta sari-emailea:

SARIA


Karpin Abentura bisitatzeko sarrerak.