1. proba:

Kaixo lagunok!

Bai, bai! Ilargian galduta nabil. Baina, ez pentsa, ez da horren leku txarra, xarma handia du. Imajinatzen duzue Ilargirik gabeko Lurrik? Nolakoa litzateke Lurra Ilargirik gabe? Bada, irakurri dudanez, hasteko, poesiarik eta poetarik ez zen izango agian, ezta ilargipean emandako lehenengo musurik ere, eta are gutxiago Ilargi izeneko pub maitagarririk; gizotsoak, gainera, ez lirateke literaturaren parte izango. Badakit horiek gabe bizi gintezkeela, baina zientziaren ikuspuntutik Ilargiak eragin nabarmena du gure planetan. Ez dut nik asmatu, irakurri, irakurri.

Bidea aurkitzen lagunduko didazue? Argazkietan klik eginda jakingo duzue nola lagundu.

 

1. galdera 2. galdera 3. galdera

Deskargatu txantiloia, osatu lana eta bihurtu flash fitxategi. Eta gogoan izan olinpiadaren amaieran blogik onenak saria izango duela. Zeren zain zaudete zuen berri emateko?

 


txantiloia flash

 

 

ARAUAK

Erantzunak blogean sartzeko gehienezko epea: azaroaren 24ra arte.

Azaroaren 31an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Bosgarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute.

Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako

Erantzunak nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala, blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien proba berriak ikusgai. Ados?.

Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!


BABESLEAK


Hilabete honetako probaren babesle eta sari-emaileak:

SARIA


Elkar argitaletxearen liburu bana eta Iruñeko Planetarimuera joateko sarrerak eta autobusa.