2. proba:

Aizue lagunok!

Ez dakizue zer gertatu zaidan. Bat-batean telebista itzali egin da, ez dabil. Ez dakit zer gertatzen zaion. Itzalaldi antologikoaz ezer ez dakidan galdetu dit telebista-konpontzaileak. Seinalearen kontua dela. Etxeko telebistara seinalea nola iristen den badakizue zuek?

Telebista-konpontzaileak kontatu didanez, orain arte beti seinale analogikoa jaso dugu, baina epe laburrean seinale digitala beharrezkoa izango da telebista ikusteko. Zenbait tokitan emisio analogikoa desagertu egin da; nire etxean, esaterako. Beste zenbaitetan, desagertzear omen dago. Europako Batzordeak aginduta, gainera.

A! Telebistaz ari garenez, honen guztiaren berri telebistaz jaso nahi nuke. Kontuan izan telebistan gauzak hitz gutxitan eta modu errazean azaldu behar direla. Gai izango al zarete itzalaldi analogikoa azalduko duen albistegi bat sortzeko, gehienez bost minutukoa?

 

Galdera hauei erantzun beharko die albistegiak:

- Zein da telebista digitalaren eta analogikoaren arteko aldea?

- Mota askotako telebista digitalak daude: lurreko telebista digitala, satelitea, ADSLa, kablea edo zuntz optikoa eta gailu mugikorra.

- Itzalaldi analogikoa. Noiz iritsiko da gurera? Nola presta gaitezke?

Hasteko, hemen duzue informazio apur bat

Formatua: Telebistako albistegia euskaltube.com, youtube.com edo horien antzeko web guneren batean argitaratu eta blogera eraman, ematen dizuen kodea laburpenean kopiatuta.Kasu honetan ez duzue artxiborik igo behar fitxategian.

 

Bideoak sartzeko jarraibideak

 

 

ARAUAK

Erantzunak blogean sartzeko gehienezko epea: abenduaren 16 ra arte.

Abenduraren 19an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Bosgarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute.

Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako

Erantzunak nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala, blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien proba berriak ikusgai. Ados?.

Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!


BABESLEAK


Hilabete honetako probaren babesle eta sari-emaileak:

SARIA

Berriaren oparia eta Zientziaren Kutxagunera joateko sarrerak eta autobusa. Bideo saritua Berria-ren web gunean egongo da ikusgai.