3.
proba:
Kaixo lagunok!
Oraindik abenduan bagaude ere, aurten, itzelezko festarako gogoa daukagu... Ez daukagu argi zergatik... Badago zerbait airean, guztion barrenetan sartu dena, eta, ai ene! Zelako festarako gogoa!
Presta dezagun zerbait udaberrirako; zer iruditzen?
Segi beheko komikiko irudiei. Haietako bakoitzak lanaren urrats baten inguruko pista emango dizue.
Aurreko beste zenbaitetan bezala, proba hau ebazteko, txantiloi bat bete behar duzue. Egin klik loturan, gorde zuen diskoan, eta hasi lanean. Animo, ekipo!
Aurrekonturen bat eskatzeko beharra ikusten baduzue, Zuzenean Ekitaldien Antolaketa enpresara jo dezakezue mezu elektroniko bidez:
zuzenean@elhuyar.com
Oharra: Zuzenean itxita egongo da abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra.
ARAUAK
Erantzunak
blogean sartzeko gehienezko epea: otsailaren 9 ra
arte.
Otsailaren 16an jakin ahalko duzue
erantzunen puntuazioa. Bosgarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko
dute.
Zer hartuko dugu kontuan?
Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko
ditugu. Irabazleak
10 puntu jasoko ditu, bigarrenak
8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak,
berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen
duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako
lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte,
epez kanpo bidaltzen dutenek 1
puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek
0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik
lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko
dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan
horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako
Erantzunak
nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala,
blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta
guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile
guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba
argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea
amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien
proba berriak ikusgai. Ados?.
Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
BABESLEAK
Hilabete honetako
probaren babesle eta sari-emaileak:

SARIA
Kukuxumuxuren oparia eta Karpin Abenturara joateko sarrerak eta autobusa.