|
4. proba:
Kaixo lagunok! Proba hau ebazteko txantiloi hau bete behar duzue. Egin klik loturan, eta gorde zuen diskoan. Ondoren, irakurri proban zer eskatzen dizuegun, eta bete ezazue txantiloia, ados? Hel diezaiogun, bada, probari! Prest?
Zer egin behar da? Hasteko, zaudeten tokia deskribatuko diguzue, eta ondo kokatuko gaituzue han. Probaren helburua da, zenbait behaketa egin ondoren, zuen ibaiaren diagnostiko bat egitea eta horren inguruko hausnarketa bat egitea. Talde bakoitzak berea egingo du, eta, ziur, batzuen eta besteen lanak oso desberdinak izango dira! Proba hau AZTERTU programaren barruan Eusko Jaurlaritzak egiten duen ibaialde proiektuarekin dago lotuta erabat. Izan ere, Zernolan ditugun helburuek bete-betean jotzen dute AZTERTU programarekin eta, gainera, oso ondo pasatuko dugula iruditzen zaigu! Has gaitezen, bada!
Animo!!!
Erantzunak bidaltzeko epea: martxoaren 22 ra arte. Martxoaren 26an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Seigarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Erantzunak nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala, blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien proba berriak ikusgai. Ados?. Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
|