5.
proba:
Bueno, bueno... amaierara iristen ari gara, blogari maiteok. Proba eta proba artean, blogeatzen aritu zarete. Gustuko duzue?
Bada, blogeatzen jarraitzea eskatuko dizuegu. Gogoan izan, zuen blogetan berriak sartzeaz gain, gainerakoetan iruzkinak egiteko aukera duzuela.
ARAUAK
Blogak osatzeko gehienezko epea: apirilaren 3ra
arte.
Apirilaren 24an jakin ahalko duzue
erantzunen puntuazioa. Bosgarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko
dute.
Zer hartuko dugu kontuan?
Zein irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan?
- Edukia behar bezala prestatuta egotea.
- Blogaren egokitasuna eta originaltasuna.
- Erabilitako baliabideen aberastasuna eta edukiak zenbateraino landu diren.
- Blogak eragin duen parte-hartzea.
Horien arabera, hiru blog aukeratuko
ditugu. Irabazleak
10 puntu jasoko ditu, bigarrenak
8 puntu lortuko ditu, eta hirugarrenak,
berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen
duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako
lanek 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1
puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek
0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik
lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko
dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan
horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako.
BABESLEAK
Hilabete honetako
probaren babesle eta sari-emaileak:

SARIA
Skunkfunken oparia eta Astitzko kobak ikustera joateko sarrerak eta autobusa.