|
|
|
Lapikoa
Matematika
Lapikoan
sartu diren azken edukiak (1/1)

- BURUA ZULOTIK BAIETZ!
- Folio-erdi batean zulo bat egin, eta baietz burua sartu; bai nirea eta bai zurea! Ez duzula sinesten? Egin proba!
- 2013/02/26

- Zeroa, bakoitia ala bikoitia?
- Zeroa zenbaki biribila da, eta arkatzarekin idatzi beharrean, konpasarekin marraztu daiteke. Baina, forma alde batera utzita, zenbaki bakoitia ala bikoitia da zeroa? Matematikari gutxi batzuen ustez, ez da bikoitia; baina ezta bakoitia ere. Gehienek argi dute, bikoitia da, eta hala onartzen da.
- 2013/02/19

- Naturaren irudi fraktalak
- Polita da elurraren irudia. Eta politak dira hemen jaso ditugun beste irudi guztiak ere. Irudi horiek guztiek, edertasunaz gain, badute beste zerbait komunean. Bereziak dira... antzeman diezue berezitasunik? Irudi fraktalak dira, naturaren irudi fraktalak, hain zuzen ere.
- 2013/02/19

- Matematika inurrientzat
- Paperezko zintekin jolastuko gara, eta orduan ulertuko dugu nola den posible zintaren bi aldeetan marraztea arkatzik altxatu gabe!
- 2012/04/11

- Zenbat ile duzu buruan?
- Banan-banan zenbatzen hasten bazara, aspertu baietz! Horren ordez, zenbatzeko beste modu bat proposatzen dizugu: zenbatespena. Modu horretara dakigu, adibidez, zenbat izar dauden zeruan, eta zenbat neurona ditugun buruan.
- 2012/01/02

- Bederatzi!
- Pertsona batzuek bereziki gustuko duten kolore bat izaten dute: urdina, berdea... Batzuetan, bereziki gustuko duten zenbaki bat ere izaten dute. Batzuei zenbaki bakoitiak gustatzen zaizkie, beste batzuei bikoitiak... Eta, zuri? 9 zenbakia gustuko duzu? Zenbaki berezia da 9a. Ezagutu nahi?
- 2011/12/22

- Matematika tarta batean
- Demagun tarta goxo bat dugula: txokolatezkoa. Gainean, alde batean intxaurrak ditu, eta beste aldean, apaingarriak; baita urrak ere, denean sakabanatuta. Bi lagun zaudete tarta ederra jateko prest. Nola moztu, ordetartaa?
- 2010/09/24

- Palindromoak, zenbakiekin eta hitzekin jolasean
- Zenbaki edo hitz bat aurretik atzera zein atzetik aurrera berdin irakurtzen denean, esaten dugu palindromoa dela. Kapikua izenez ere ezagutzen ditugu palindromoak, eta aspalditik bereganatu dute matematikarien arreta.
- 2008/07/23

- Atletek errekorrak kasualitatez gainditzen dituzte?
- Dirudienez gaur egungo atletismoko errekorrak kasualitate hutsez gainditzen dira.
- 2002/05/30
|
|
|
|
|