|
|
|
Lapikoa
Azken edukiak
Aurrekoak
Hurrengoak
Lapikoan
sartu diren azken edukiak (2/46)

- Elefanteak: zooan jaio, gazterik hil
- Elefanteak animalia handiak dira, animalia lurtarrik handienak. Jaioberritan, elefantekumeek 120 kilogramo inguru pisatzen dute. Normalean, Asian eta Afrikan, 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina jasota dago ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zela. Elefante heldu osasuntsuek ez daukate harrapari naturalik, ez dira arriskuan bizi, nahiz eta lehoiek harrapa ditzaketen kumeak edo gaixo dauden aleak. Europan, bestelakoa da elefanteen bizitza. Kumeak ez daude arriskuan, baina, elefanteak, batez beste, 18 urte bizi dira. Non bizi dira, bada, elefanteak Europan? Zooetan!
- 2013/02/19

- Naturaren irudi fraktalak
- Polita da elurraren irudia. Eta politak dira hemen jaso ditugun beste irudi guztiak ere. Irudi horiek guztiek, edertasunaz gain, badute beste zerbait komunean. Bereziak dira... antzeman diezue berezitasunik? Irudi fraktalak dira, naturaren irudi fraktalak, hain zuzen ere.
- 2013/02/19

- Plaken tektonika
- Egin froga: 15 minutuz zutik egon zure gelaren erdian; geldirik. Zer gertatu da?
- 2013/02/19

- Zergatik erortzen naiz?
- “Zergatik erortzen naiz?” pentsatuko dute hostoek udazkenean. “Zertarako? Zapaldua izateko?” Ez dira, ez, gustuz erortzen. Zuhaitzak botatzen ditu hostoak lurrera behar ez dituenean. Hotza agertzen denean gertatzen da hori. Berez, zuhaitzak hostoei eutsiko balie, ez luke berriak sortzeko beharrik izango. Baina, hostoek eurek jartzen dute zuhaitzaren bizitza arriskuan; horregatik botatzen ditu.
- 2013/02/19

- AIZU, HAIZE
- Aizu, haize, bazter-nahasle, bazter-garbitzaile; aizu, haize, zu zara zahar, zu zaude gazte. Bazoaz edo bazatoz? Nondik nora, eta zenbat?
Ipuinetako teilatuetan beti azaltzen da haize-orratz bat; konturatuta zaude horrekin? Tramankulu horrek haizea nondik nora dabilen adierazten du. Baina haizeak zenbateko indarra duen jakiteko haize-errotak erabil daitezke. Haize-orratza eta haize-errota; antzeko izenak izan arren, gauza desberdina adierazten dute.
- 2013/02/19

- Zeroa, bakoitia ala bikoitia?
- Zeroa zenbaki biribila da, eta arkatzarekin idatzi beharrean, konpasarekin marraztu daiteke. Baina, forma alde batera utzita, zenbaki bakoitia ala bikoitia da zeroa? Matematikari gutxi batzuen ustez, ez da bikoitia; baina ezta bakoitia ere. Gehienek argi dute, bikoitia da, eta hala onartzen da.
- 2013/02/19

- Intsektuak uxatzeko produktuak
- Zenbat lagun bizi zarete etxean? Zenbatzeko garaian, kontuan hartu duzu leihoaren kontra ibiltzen den euli handi eta zaratatsua? Eta gauean bisita egiten dizun eltxo gosetia?
- 2013/02/19

- EURIA, EURIA
- “Euria, euria, Aizpeako Andre Maria, txoritxoak kantari, lainoz zerua estali, baietz, ezetz, euri-zaparrada hotzez”. Egokia olerkitxoa, ezta? Bada, euria saihestezina denez, egin dezagun jolas harekin.
- 2013/02/19

- JOGURTAK
- Zenbat jogurt jaten duzu egunero? Zein zaporetakoak? Ba al dakizu zerekin egiten den jogurta? Bada, uste baino errazagoa da jogurta egitea. Zuk zeuk egin dezakezu, etxean bertan.
- 2013/01/01

- Dunak eraikitzen
- Euskal Herriko hondartzetan, hondarra, jendea eta toldoak dira nagusi. Baina Euskal Herriko hondartza batzuetan, hiru horiez gain, beste objektu batzuk ere ikus daitezke: zertarako ote dira?
- 2012/12/01
Aurrekoak
Hurrengoak
|
|
|
|
|